Atzo Pazko Bigarreneko jaia ospatu zen Antion. Haur jolasak, txokolate jana, herri kirolak eta trikitixa egon ziren. Taldekako herri kirol lehiaketa egin zuten. Julen Aranberri eta Xabier Zaldua aizkolariek, Naiara Zumeta eta Olaia Esnaola harrijasotzaileek eta hainbat herritarrek osatu zituzten bi taldeak. Gainera, Jabier Aranberrik aizkorarekin erakustaldia egin zuen. Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.