Tailandian jokatuko den munduko txapelketarako txartela lortu du
Aritz Egeak Espainiako ultratrail txapelketa irabazi zuen larunbatean Castelloko Penyagolosa herrian. Egeak bigarren egin zuen 60 kilometroko proban, Kevin Vermeulen frantziarraren atzetik. Hirugarren postuan Anders Kjarevik norvegiarra sailkatu zen. Egeak eta Vermeulenek elkarrekin egin zuten ia lasterketa osoa, baina azken hiru kilometroetan frantziarrak alde egin zuen. 24 segundoko aldearekin irabazi zuen. Larunbateko lan onari esker, Egeak munduko txapelketan parte hartuko du. Tailandian egingo da, azaroaren 3tik 6ra egingo da.