Larunbatean manifestazioa egingo dute: 12:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan
Anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzearen aldeko plataformak kanpaldia egingo du datorren asteazkenean: 09:00etatik 18:00etara anbulatorioaren aurrean egongo dira, aldarrikapena egiten eta herritarrei informatzen. Herritarrak beraiekin bat egitera animatu dituzte.
Horretaz gain, beraien aldarrikapenaren aldeko manifestazioa deitu dute. Larunbat honetan egingo dute, 12:00etan. Hilero bezala, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko dira. Gainera, sinadurak biltzen ari dira.