Zortzigarren postuan heldu da helmugara
Baque taldeko Alex Diaz txirrindulari urretxuarrak sekulako lana egin du gaur Legazpiko Santikutz klasikoan. Zortzigarren postuan heldu da helmugara eta euskaldun onena izan da. Gainera, berak hautsi du lasterketa, Kirtenberg igoeran. Bi aldiz igo da podiumera: euskaldun onenari dagokion saria jasotzera eta gipuzkoar onenari dagokion saria jasotzera.
Gaurkoa Santikutz klasikoaren 88. edizioa izan da. Legazpiko lasterketa Espainiako Koparako puntuagarria da. Afizionatu mailako proba garrantzitsuenen artean dago.