Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartuko duten bertsolarien izenak jakinarazi ditu. Horien artean Amaia Iturrioz eta Maialen Akizu urretxuarrak daude. Nerea Ibarzabal markinarrak (Fina Salegi urretxuarraren alaba) eta Nerea Elustondo legazpiarrak ere parte hartuko dute. Parte hartzeko aukera lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute.
Txapelketa irailaren 24an abiatuko da Getxon eta finala abenduaren 18an jokatuko da Nafarroa Arenan. Ekainaren 22an aurkeztuko dira txapelketaren xehetasun guztiak.