ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Aitor Lizarazuk ere, gerrari jarritako bertsoekin.
- Egilea: Aitor Lizarazu ‘Ginz’
- Doinua: “Pasa Max Center, pasa Decathlon” (M. Lujanbio 2005, BEC)
Otsailaren 24an
Ukrainian gerra piztu,
baina aurretik, zenbat su-“ziri”, bonba-“ahots” eta txistu…
Politikari ezinduekin,
bada hamaika arrisku!
Diplomazia, diplomazia…
baina OTAN horren esku!
Gerrak ekidin ezin baditu,
balio handirikan eztu. /BISMendebaldeko “demokrazia”
Europa omen eredu,
Ta erasoa hasi orduko
“ez gaitezela erre gu!”
“Ta, orain, bakar-bakarrik gaude”
Kievetikan erregu…
“Gerra ez” baina zuentzat armak:
itsaso, lur eta zeru…
Beraz, prezioen igoera,
ondo merezia degu! /BISHerrialdea txikitu dute,
ez dago gizatasunik!
Gerrak ez dauka senideentzat
inolako maitasunik…
Harrera planak hauentzako bai,
besteak hor zain, oraindik…
Lau miloi emakume ta ume
atera dira jadanik,
baina gizonei ez zaie eman
halako erraztasunik! /BIS“Gerrari ezetz” ta tori armak
zuen arten akatzeko,
gerra subkontratau egin degu
Errusia zigortzeko.
Zenbat miseri ta tristezia
ote degun ikusteko!
Irak, Libia ta Palestinan
bazegoen ikasteko…
Ondoren inor ez dela egoten
aurretik baino hobeto! /BIS