Zumarragako Udalak Soraluze kalea oinezkoentzat egiteko lanak hasi ditu. Aurrekontua 405.000 eurokoa eta egitasmoak Europako Next Generation funtsen laguntza jaso du. 925.000 euro jaso dira guztira, Soraluze kalea oinezkoentzat egiteko, plaza zaharberritzeko eta Jai-Alai kalea eta azokako baserritarren gunea lotuko dituen karga-jasogailua jartzeko.
Soraluze kaleari dagokionez, lehenengo zenbaki bikoitietan lan egingo da. Dendetako eta etxebizitzetako sarbideak bermatuko dira. Soraluze kalea urrirako prest egotea espero da.