Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak 'Sukaldanitzak: aniztasuna lapiko artean' errezeta liburua argitaratu du
Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak ‘Sukaldanitzak: aniztasuna lapiko artean’ liburua argitaratu du. Liburuan Mahaian parte hartzen duten kide ezberdinen errezetak jaso dituzte. Lau kontinentetako 31 errezeta jaso dituzte. Errezeta makrobiotiko bat eta Lucia eta Pablo Buscak sortutako ‘Zubimusu’ postrea ere aurkitu daitezke. Herrialde ezberdinetatik etorri diren urretxuarren errezetak, alegia. Liburua urretxu.eus webgunean eskuratu ahal izango da, formatu digitalean.
Liburua atzo aurkeztu zuten, udaletxean. Bide batez, Aniztasun Jaia aurkeztu zuten. Hilaren 21ean egingo dute. Gastronomia postuak, ikuskizunak eta tailerrak egongo dira. Helburua Urretxuko kaleetan dagoen aniztasuna erakustea da.
Goiko argazkia: Javier Aguado.