Apirilaren 2an Zumarragako EH Bilduko ordezkariak kiroldegiko erabiltzaileekin eta herriko kirol azpiegiturekin kezkatuta dauden herritarrekin elkartu ziren. Proposamen ugari jaso zituzten (kiroldegian inbertsio gehiago egiteko beharra, harrera, ordutegia zabaltzea, igerilekua, rokodromoa, sauna, gimnasioa, ikastaroak, irisgarritasuna…). Ondoren, udaleko Kirol teknikariarekin bildu dira, jasotakoa helarazteko. EH Bilduko zinegotziek, herritarrengandik jasotako iradokizunak kontuan hartuta, gaia lantzen jarraituko dutela esan dute. Bileran parte hartu zuten herritarri eta udaleko Kirol teknikariari eskerrak eman nahi dizkiete, erakutsitako prestutasunagatik.