Zumarragako Udalak, herritarren eskaerari erantzunez, bizikletak garbitzeko eta mantenu lanak egiteko gunea prestatzen ari da Urolako geltokiaren alboan (anbulatorioaren atzealdean). Helburua kirola eta mugikortasun jasangarria sustatzea da. Lanak atzo hasi ziren eta hiru aste irautea espero da.
Gune horretan bi mangera, bizikletentzako euskarriak, bikletak konpontzeko erremintak eta gurpil puzgailu bat egongo dira. Egitasmoak 13.000 euroko aurrekontua du. Kimubat Ekopaisaia enpresa da lanez arduratzen ari dena.