Zumarragako Udalak ibilgailu elektrikoen karga puntua jarri du geltoki intermodaleko lurrazpiko parkinean. Karga puntua sarreran dago, ezkerretara. Bi autok karga dezakete bateria, aldi berean.
Gaur arratsaldetik aurrera egongo da erabilgarri. Autoa guztiz kargatzeko 2 eta 6 ordu artean beharko dira (ibilgailuaren arabera). Zerbitzua erabili ahal izateko, Iberdrolaren Kargatze Publikoa aplikazioa deskargatu behar da. Bertan, Iberdrolaren kargatzaile guztien kokalekuak eta egoera (okupatuta, libre, erreserbatuta, gorabeherak) ageri dira.
Zumarragak bi karga puntu ditu honenbestez: Argixao industrialdekoa eta geltoki intermodaleko parkinekoa. Aurki hirugarren bat jarriko dute, Zelai Ariztiko parkinean.