Amaia Iturriotz bertsolari urretxuarra Señora sariketako finalera sailkatu da. Kanporaketa Hendaiako Enbata gaztetxean jokatu zen larunbatean eta Iturriotzek eta Aner Euzkitzek lortu zituzten finalerako txartelak.
Bigarren kanporaketa larunbat honetan jokatuko da, Laudioko Faktorian. Saioa 18:00etan hasiko da. Parte hartzaileen artean Ane Beloki legazpiarra egongo da. Finala ekainaren 4an jokatuko da, 17:00etan, Leitzako Herri Aretoan. Saioetarako sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke.
Señora sariketa iaz egin zen lehenengoz, hainbat bertsolari eta bertsozale feministen eskutik. Helburua bertso plaza berriak sortzea eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna ematea da.