Geltokietako Jai batzordeak Maite Berasategi omenduko du ostiralean. Iazko urtarrilean hil zen, pandemia betean, eta ezin izan zitzaion inolako ekitaldirik egin. Berasategik gutxitu fisikoen eskubideak tinko defendatu zituen eta Geltokietako Jaietako batzordeko kidea izan zen.
Omenaldia 19:00etan izango da, Pagoetako bidegurutzean. Ondoren, La Jodedera taldearekin poteoa egingo dute auzoko tabernetan. Antolatzaileek auzoko jaietako zapia eramateko eskatu dute.