Kultur Aterkia ekimeneko lagunek ekitaldi sorta antolatu dute hilaren 28rako. Ekitaldiak Eitzako ermitan izango dira. 11:00etan haurrentzako sorkuntza tailerra egongo da (artista gonbidatuekin), 20:00etan Vivak taldeak kontzertua egingo ud, 21:00etan pikoteoa eta bertako produktuen zozketa egongo dira eta 22:00etan Occhi Di Farfalla taldeak kontzertua egingo du. Gainera, egun osoan zehar herriko artisten lanak ikusi ahal izango dira.
Kultur Aterakia proiektua herriko kultur mugimenduaz kezkaturik dauden hainbat urretxuarrek eta zumarragarrek sortu zuten. Iazko ekainean aurkeztu zuten, Zumarragako plazan. Egitasmo honen helburua herriko kultur mugimendua biziberritzea da, kaleak berreskuratzea.