Elene Lete atezain zumarragarra Espainiako 20 urte azpiko selekzioarekin kontzentrazio bat egiteko deitu dute. Segoviako Los Angeles de San Rafael herrian entrenatuko dute, astelehenetik ostiralera. Realak denboraldi bikaina egin du eta talde txuri-urdineko bost jokalari joango dira bertara. Barcelona liga txapeldunak bakarrik izango ditu jokalari gehiago.