Goierri garaiko foro industriala egin dute gaur arratsaldean Antion
Gaur arratsaldean foro industriala egin dute Antioko interpretazio zentroan, Ziurgabetasun garaiak kudeatzen lemapean. Goierri garaiko enpresen topagune horretan merkatuaren egoeraren analisia egin dute eta bere irakurketa estrategikoa errazteko gako batzuk partekatu dituzte.
Parte hartzaileen artean, Iker Estensoro Aldundiko Sustapen Ekonomiko zuzendaria, Jon Gurrutxaga Aldundiko Berrikuntza zuzendaria, Aitor Urzelai SPRIko zuzendaria, Jon Luqui mankomunitateko eta Uggasa garapen agentziako lehendakaria, Xabier Arratibel UGLE lanbide eskolako zuzendaria, Itziar Salaberria Uggasako zuzendaria eta hainbat enpresetako ordezkariak egon dira.
Energiaz, lehengaiez, talentuaz, digitalizazioaz, praktika onez eta enplegu inklusiboaz hitz egin dute, besteak beste.
Bukaeran, Gizlan sariak banatu dituzte. Bazterketa arriskuan zeuden pertsonei lana eman dieten hamalau enpresa saritu dituzte: BST Rods, Egumendi, Katea Legaia, Leihoetxe, Mecanizados Eraiki, Rile, Eitza, Loidi, Mendizabal, Zorrotz, Alkorta y Mendizabal, Alkor, Estrulaser eta Met-Meka.
Argazki nagusian, saritutako enpresa batzuetako ordezkariak, Maria Antonia Elgarresta Uggasako teknikariarekin.