Urretxu eta Zumarragako irrati librearen urteurren festan, bazkaria, triki-poteoa eta kontzertuak izango dituzte.
Larunbatean KKinzona irratiaren 12. urteurrena ospatuko dute Urretxuko gaztetxean. 11:00etan asanblada irekia egingo dute. Irratiaren egungo egoeraz eta etorkizunaz hitz egingo dute. Zizka-mizkak egongo dira. Bazkide eta entzule guztiak gonbidatuta daude.
Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo dute. Bazkariko tiketak Buhame, Apatxe eta Osaba tabernetan daude salgai. 15 euro balio dute (gaueko kontzerturako sarrera barne). Tiketak kkinzonalibrea@gmail.com helbidera idatzita ere eskura daitezke. Bazkalostean sorpresak egongo dira.
18:00etan triki-poteoa egingo dute Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagastirekin. Bukatzeko, 22:30ean Sofa eta Kaskezur taldeek kontzertua egingo dute. Sarrerek 5 euro balio dute.