Zumarragako Udalak Santa Isabel egunean Antiora autoan igotzeko baimenak eskatzeko epea ireki du. Baimenak Herritarren Arreta Bulegoan (udaletxean) eskatu behar dira. Eskaera egiteko epea ekainaren 17an bukatuko da, 14:00etan. Uztailaren 2an baimena duten ibilgailuak bakarrik ibili ahal izango dira Antiorako errepidean.