Zumarragako Udalak, herritarren eskaerari erantzunez, bizikletak garbitzeko eta mantenu lanak egiteko gunea prestatu du Urolako geltokiaren alboan (anbulatorioaren atzealdean). Helburua kirola eta mugikortasun jasangarria sustatzea da.
Gune horretan mangera, bizikletentzako euskarriak, bizikletak konpontzeko erremintak eta gurpil puzgailu bat daude. Egitasmoak 13.000 euroko aurrekontua du. Kimubat Ekopaisaia enpresak egin ditu lanak.