ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Irati Sanchez de Arevalok, hezkuntzari jarritako bertsoekin.
- Egilea: Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri
- Gaia: Hezkuntzaz
- Doinua: Iparragirre Abila Zela
Askok ta askok txikitatikan
irakasle bokazioa
ordezkapenen mundu zail honek
urratzen du pasioa
Hezkuntza da basea
Aldatzeko klasea
ta hortarako akzioa
Hezkuntza ez da inoiz gastua
baizik ta inbertsioaGaren guztia alboratuta
ta jarrita apartean
Kontatu gabe gure balio
eta daukagun artean
Dena kuantitatibo
ikasi bota tiro
Ta oztopoak kaltean
Nola jokatu etorkizuna
azterketa huts bateanBide hontatik segi ezkero
gazteona galbidea
beste edozein bezain duina
baita gure lanbidea
planto oposaketei
planto ordezkapenei
Badugu eskubidea
Batu gaitezen hau aldatzeko
Hori da konpobidea