Gure Eskola hezkuntza proiektuan parte hartu duten Gipuzkoako zenbait ikastetxetako ikasleak Zumarragan egon dira gaur. Proiektu amaierako festa egin dute Beloki pilotalekuan. Ekitaldia Irabazi arte! telesaileko aktoreek aurkeztu dute. Ekitaldian Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Mikel Serrano alkateak parte hartu dute.
Gure Eskolak Gipuzkoako ikastetxeetan egiten diren jarduerei eta ekimenei ahotsa eta ikusgarritasuna ematen die. Ezaugarri nagusia da ikasleek egiten dutela kazetaritza ariketa, irakasle baten eta DV egunkariko kazetarien tutoretzapean. Ikasleek beraien ikastetxean aurrera ateratzen ari diren ekimen baten berri ematen dute, hainbat formatutan.
Helburua da ikasleei kazetari gisa lehen pausoak emateko aukera eskaintzea eta, aldi berean, prentsa idatziarekin eta komunikabideekin kontaktua izan dezaten hurbiltzea. Aurtengo edizioan Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeak parte hartu du.