Hilaren 17an LGTBIfobiaren aurkako eguna izan zen eta Goierriren boleibol taldeak horren inguruko partida antolatu du igande honetarako. 12:00etan, Urretxuko Ispilla kiroldegian, Gasteizko Miaukatuz taldearen aurka jokatuko du. Talde honek LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzen ditu. Partidaren ondoren bazkaria egingo dute.
Bestalde, ekainaren 4an Goierrik Gipuzkoako txapelketako azken partidak jokatuko ditu. Boleibolean jokatu nahi duten neskek eta mutilek astearte eta ostegun arratsaldetan dute zita, Aldiri kiroldegian.