Kultur Aterkia ekimeneko lagunek ekitaldi sorta antolatu dute gaurko. Ekitaldiak Eitzan izaten ari dira. Goizean haurrentzako sorkuntza tailerra egon da, Ramon Sanchez eta Julen Etxezarreta artistekin. 20:00etan Vivak taldeak kontzertua egingo du, 21:00etan pikoteoa eta bertako produktuen zozketa egongo dira eta 22:00etan Occhi Di Farfalla taldeak kontzertua egingo du. Gainera, egun osoan zehar herriko artisten lanak ikusi ahal izango dira.
Kultur Aterakia proiektua herriko kultur mugimenduaz kezkaturik dauden hainbat urretxuarrek eta zumarragarrek sortu zuten. Iazko ekainean aurkeztu zuten, Zumarragako plazan. Egitasmo honen helburua herriko kultur mugimendua biziberritzea da, kaleak berreskuratzea.