Lau t'erdiko bigarren partidan Irribarriak Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du eta binakako partidan Xabier Erostarbe urretxuarra arituko da
Aspe enpresaren lau t’erdiko San Fermin txapelketako lehen partidak Zumarragan jokatuko dira, ekainaren 10ean. Lehen partidan Dario errioxarrak Danel Elezkano bizkaitarraren aurka jokatuko du. Bigarren partidan, Iker Irribarria aramarrak Peio Etxeberria nafarraren aurka jokatuko du. Hirugarren partida binakakoa izango da: Egiguren V.ak eta Erostarbe urretxuarrak, Salberriaren eta Oier Etxeberriaren aurka jokatuko dute. Jaialdia 22:00etan hasiko da eta ETB1ek emango du. Sarrerak aspepelota.eus webgunean eskura daitezke.