Xabier Zalduak euskal pentatloi txapelketako lehen kanporaketa gainditu du. Zalduarekin batera, Ioritz Gisasola, Jokin Urretabizkaia eta Aitzol Atutxa sailkatu dira bigarren kanporaketara. Irailaren 3an izango da, Azpeitian. Hortik aterako dira irailaren 24an finala jokatuko duten sei kirolariak. Zalduak 2018ko, 2019ko eta 2020ko edizioak irabazi zituen. Iaz ez zuen parte hartu.