ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Jon Aztiria Irizarrek ere, hezkuntza-gizarte ereduari jarritako bertsoekin.
- Egilea: Jon Aztiria Irizar
- Gaia: Hezkuntza-gizarte ereduaz (II)
- Doinua: Goizean altxatu eta
Bertso eskolak emaniko
beta nator probestera
Hemen nire pelikula
zuei bertsotan saltzera
Egunero baitabilkit
ideia atzera aurrera
Gure bi herrion martxa
hobetzerik ba ote da?
Fatima, Moha, Aitziber
Gonzalo, Vladimir, Yera
Juntu bizi gaitezela
ahal bada ibiliz euskera
Horretarako oinarria
nijoa proposatzera.Argixaon buelta eginda
ideia berriz zait otu
Jatorri, azal, ama hizkuntza
zelai barruan berdin baitu
Jaitsi dezagun patiora
ta bertan aterrizatu
Umeen irribarreak
hizkuntza den denak ditu
Gustura daudela berdin
zaie zeinekin jolastu
Horretarako bidea
Hezkuntzan daigun sinistu
Zergatik ez aurrenekoz
eskola guztiak batu?Izan gaitezen zintzoak
tranparik ez benga tira
Aitortu daigun egia
besteaz gara mesfida
Segurtasun falta horri
diezaiogun begira
Dakigun orok euskeraz
egingo bagenu sikira
Arnas guneen beharrikan
ez litzakela argi da
Gure herrion iskinetan
ere badugu dizdira
Ez nahasteko aitzakiak
gure beldurrak baitira.