Ikastolako ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso eta familiek ‘Ikastolaren hauspotik mundura’ prestatu dute. Zortzi emanaldi egin dituzte Zelai Arizti aretoan. Helburua ikastolako komunitateari omenaldia egitea izan da. Batez ere, Urretxu-Zumarraga ikastolatik mundur irten diren eta irtengo diren guztiei. Gaur goizeko emanaldian Jon Maia bertsolariak eta Gorka Hermosa akordeoilariak parte hartu dute. Biak ikasle ohiak dira. Izan ere, emanaldiak bi artista hauen lanetan oinarritu dira. Hermosak eta Maiak gaur arratsaldeko emanaldian ere parte hartuko dute.
Horra hor bi bideo.