Urolak futbol eskolan izena emateko epea ireki die 2012an, 2013an eta 2014an jaiotako haurrei. Entrenamenduak ostegunetan izango dira: 2013an eta 2014an jaiotako mutilak 17:00etatik 18:15era eta 2012an jaiotako mutilak eta 2013an eta 2014an jaiotako neskak 18:15etik 19:30era. 2012an jaiotako nesken ordutegia ez da zehaztu. Izena emateko Urolaren webgunera jo behar da: urolake.eus.