Santa Isabel egunean Zumarragako Udalak mahaiak jarriko ditu ermitaren atzealdean, kuadrillen artean zozketatzeko. Izena emateko epea hilaren 13an itxiko da. Kultur etxera jo behar da. Zozketa ekainaren 16an izango da, 13.00etan, kultur etxean.
Udalak Santa Isabel egunean antolatzen duen bazkarirako izen-ematea, berriz, astelehenean irekiko da eta hilaren 16an itxiko da. Kultur etxean eman behar da izena: 09:30etik 14:00etara bertara joanda edo 943729154 zenbakira deituta. Prezioa 45 eurokoa da.
Bestalde, haurren danborradako entseguak maiatzaren 30ean hasiko dira. Astelehenetik ostegunera eta ekainaren 17an entsegatuko dute, La Salle-Legazpi ikastetxeko soinketa gelan: Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek 18.00etan eta gainon-tzekoek 19.00etan. Elkarteen danborradako lehen entsegua ekainaren 6an izango da, 20.00etan.