Eguzki talde ekologistak Zumarragako Etxeberri auzoaren eta Urretxuko Matxinporta industrialdearen parean Urola ibaira zaborra bota dutela salatu du. Matxinportan 2020ko urrian ere zaborra bota zuten. Eguzkik kontrolak egiteko eta salaketa jartzeko eskatu die. Zaborra bota dutenei, berriz, isunak daudela gogorazi die. Zabor arrunta botatzen dutenek 901 eta 45.000 euro bitarteko isuna jaso dezakete. Zabor arriskutsuak botatzen dituztenek, berriz, 9.001 eta 300.000 euro bitarteko isunak jaso ditzakete.