Larunbatean Euskadiko distantzia erdiko triatloi txapelketa jokatu zen Gasteiz inguruan. Plazaola Urola triatloi taldeko Jose Mari Mujika, Gemma Hernandez, Iñaki Etxaniz eta Oier Diaz de Espada bertan izan ziren. Hernandezek bosgarren postua lortu zuen emakumeen sailkapen orokorrean eta hirugarrena Euskadiko txapelketan.
Proba, Garaioko urtegian hasi zuten. 1.900 metro egin zituzten igerian eginez. Ondoren, 90 kilometro egin zituzten bizikletan. Bizikletak Gasteizko Unibertsitatean utzi ondoren, 21 kilometro egin zituzten korrika. Gasteizko alde zaharreko zirkuito gogor bati hiru buelta eman zizkioten.