Bi-Tartean merkatari elkarteak asteburu osoko lau egonaldi zozkatuko ditu Urretxu-Zumarraga txartelarekin gutxienez 20 euroko erosketak ordaintzen dituztenen artean.
Egonaldi bakoitza lau pertsonentzako izango da. Bi egonaldi Zumarragako Agiña auzoko Martiamuno landetxean izango dira eta beste bi Legazpiko Brinkola auzoko Bergaretxe Geltokian. Goierri garaiko baliabide turistikoetarako sarrerak ere oparituko dizkiete. Egonaldiak udazkenean izango dira.
Egitasmo honen helburua herritarrek erosketak eta aisialdia bertan egitea da.
Bi-Tarteanek Goierri garaiko erakunde, enpresa eta elkarteekin harremana estutzeko asmoa du. Egitasmo hau turismo arduradunekin antolatu du eta bi udalen, Rural Kutxaren, jaurlaritzaren eta Segura Irratiaren laguntza ere izan du.