Auritz Ormazabal bigarren postuan sailkatu da haur mailako lasterketan
Gaur arratsaldean txirrindularitza eskolen San Joan Saria egin da Urretxun. Zatika-Goierri taldeko txirrindulariek lan bikaina egin dute. Oinatz Idiakezek kimu mailako lasterketa irabazi du eta Auritz Ormazabal bigarren postuan sailkatu da haur mailakoan.
Horra hor sailkapenak:
Kimu mailako mutilak:
- 1-Oinatz Idiakez (Zatika)
- 2-Aimar Irizar (Bizipoz)
- 3-Enaitz Iraola (Elgoibar)
Kimu mailako neskak:
- 1-Katixa Navarro (JMA)
- 2-Ainhoa Plaza (JMA)
- 3-Maialen Sancho (JMA)
Haur mailako mutilak:
- 1-Urko Bikuña (Bizipoz)
- 2-Auritz Ormazabal (Zatika)
- 3-Manex Larrañaga (Elgoibar)
Haur mailako neskak:
- 1-Aroa Saez (Elgoibar)
- 2-Izar Ezkibel (Bizipoz)
- 3-Arantxa Anduaga (Bizipoz)