Larunbatean San Joan txapelketako lehen finalerdiak jokatu ziren Ederrena pilotalekuan. Kadete mailako partidan, Oier Ibarluzea urretxuarrak (Lapke klubekoa) 22 eta 2 irabazi zion Oberena klubeko Santestebani. Beste bi mailetako finaletan ere goierritarrek parte hartuko dute. Izan ere, promesa mailako partidan Irribarria aramarrak (Lapke) 22 eta 9 irabazi zion Tolosako Perurenari eta senior mailako partidan Matak eta Elizegi zaldibiarrak 22 eta 11 irabazi zieten Elola eta Irazustabarrenari. Elizegi Tartaloetxe klubarekin jokatzen du.
Bigarren finalerdiak ostegun honetan jokatuko dira, 18:30ean. Kadete mailan Sanchezek (Oberena) Camporen (Barberito I) aurka jokatuko du, promesa mailan Balerdik (Oberena) Amianoren (Tolosa) aurka eta senior mailan Oskozek (Oberena) eta Ugartemendiak (Tolosa), Mendizabal (Soraluze) eta Lizeagaren (Hernani) aurka.
Finalak ekainaren 25ean jokatuko dira, 11:00etatik aurrera.