Euskadi Low Cost enpresak gasolindegia egin behar du Urkiola Karrozeriak zegoen orubean. Dagoeneko Urkiolaren eraikina botatzen ari dira. Ondoren, gasolindegiaren eraikina egingo dute. Urte bukaerarako prest egotea espero dute. Urretxuko historiako lehen gasolindegia izango da.
Euskadi Low Cost enpresa 2014an sortu zen. Sei gasolindegi ditu Araban eta Bizkaian. Enpresaren egoitza soziala Bizkaian dago, baina Urretxura ekarri behar dute.
Urretxuko gasolindegian auto elektrikoak kargatzeko puntua, gasarekin dabiltzan autoentzako puntua, gasolindegi arrunta, autoak garbitzeko gunea, denda eta enpresaren bulego nagusiak egongo dira.
Gasolindegia eguneko 24 orduetan zabalik egongo da, urteko 365 egunetan.