Zatika-Goierri nesken txirrindularitza taldeak lan bikaina egin zuen atzo Gipuzkoako erlojupeko txapelketan. Elite eta 23 urte azpikoen mailan Naya Mangas hernaniarra hirugarren postuan sailkatu zen eta Lur Zufiria ormaiztegiarra laugarren postuan. Junior mailan, berriz, Arene Perez mutiloarra lehen postuan sailkatu zen, Naroa Olano bigarren postuan eta Oneka Sanchez beasaindarra laugarren postuan.