Oier Ibarluzea urretxuarrak kadete mailako finala jokatuko du

Ostegunean San Joan txapelketako finalerdietako azken partidak jokatu ziren. Horrenbestez, finaletan nortzuk arituko diren argitu zen. Kadete mailako finala Oier Ibarluzea urretxuarrak (Lapke taldekoa) eta Sanchezek (Oberena) jokatuko dute. Promesa mailako finala Irribarria (Lapke) aramarrak eta Amianok (Tolosa) jokatuko dute. Senior mailako finala Mata (Oberena)-Elizegi (Tartaloetxe) eta Mendizabal (Soraluze)-Lizeaga (Hernani) bikoteek jokatuko dute. Finalak larunbatean jokatuko dira, 11:00etatik aurrera, Ederrena pilotalekuan.
Igandean, berriz, San Joan Txiki txapelketako finalak jokatuko dira. Txapelketa honetan Goierri kirol elkarteko pilotariak parte hartzen ari dira. Aurre-benjaminen B finala A.Andueza-O.Burgos eta L.Amenabar-X.Arnaiz bikoteek jokatuko dute, benjaminen B finala O.Asurabarrena-I.Gorostidi eta O.Chefrad-M.Abarrategi bikoteek, kimu mailako B finala A.Chefrad-E.Abarrategi eta A.Garmendia-E.Guridi bikoteek, aurre-benjaminen A finala O.Murua-A.Alves eta U.Madina-N.Cruz bikoteek, benjaminen A finala H.Gorostidik eta P.Mendizabalek eta kimu mailako A finala A.Garmendiak eta U.Larrañagak.