Euskadi plazan egiten ari diren lanak direla eta, eta beste leku batean kokatzeko zailtasunaren aurrean, asfaltatzearen ezaugarriengatik, herritarren segurtasunagatik, eta abar, aurten ez da San Juan surik izango Zumarragan.
San Joan bezperan, 20:45ean, kalejira egingo dute Zumarragako musika bandak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak. Ibilbidea ondorengoa izango da: Ezkiotarra- Legazpi–Sekundino Esnaola-Geltokia-Sekundino Esnaola–Iparragirre-Elizkale–Bidezar–Piedad–Iparragirre-Zelai Arizti.