Atzo Ekintzailetza Sariak banatu ziren Iurretan eta UGLE eskolako bi ikasle sarituak izan ziren: Josu Usabiaga legazpiarra eta Olatz Magunazelaia zornotzarra.
Olatz Magunazelaia Ortopresika eta Laguntza Produktuen Goi Mailako zikloko ikaslea GipuzkoaEkin jardunaldien barruan saritu dute. Gipuzkoako teknologia ekimeneko ideia onenari saria irabazi du Paralisi Brakialerako Ortesi Dinamikoa proiektuarekin.
Josu Usabiaga Mekatronika Industrialeko Goi Mailako zikloko ikasleak, berriz, Urratsbat enpresa onenari saria irabazi du 25 urte azpikoen mailan.
Bere proiektuak Lubriusa du izena, lubrikazioan aditua den enpresa. Inguruko enpresen eskakizunetara egokituz, kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea du helburu. Bere ezagutza enpresen esku jartzen du eta lubrikazio prozesuak hobetzen saiatzen da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide