Zumarragako Udalak pandemiaren biktima guztiak omendu zituen igandean Zelai Arizti aretoan. Ekitaldian hainbat herritarrek parte hartu zuten. Andoni Salamero ekitaldiaren aurkezpenaz arduratu zen eta Igarki Buscak eta Mari Carmen Viedmak pandemiari buruzko testigantza bana irakurri zuten.
Horretaz gain, belaunaldi ezberdinetako lau dantzarik aurreskua dantzatu zuten. Ondoren, ikastetxeetako haurrek ekitaldi sinboliko batean parte hartu zuten. Amaitzeko, Secundino Esnaola musika eskolako haurrek eta Goiargi abesbatzak Txoria txori abestu zuten.
Horra hor ekitaldiko hainbat argazki.