Asteburuan Zumarragako pintxo lehiaketa egin da. Pintxo onenari saria Hirukia tabernak irabazi du eta pintxo originalenari dagokiona Bidezar tabernak. Hirukiakoek Tortilla baino gehiago izeneko pintxoa egin dute. Patata tortillaren gainean tartariar saltsa, antxoa, guakame alga, ganba eta lunpo arrabak jarri dituzte. Bidezar tabernakoek, berriz, itsasoko fruituekin eta fruitu exotikoekin egin dute pintxoa: bieira mangoarekin, txangurro perla bat, guakame alga eta amerikar saltsa.