Atzo goizean San Joan pilota txapelketako finalak jokatu ziren Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Kadete mailako finala Oier Ibarluzea (Lapke klubekoa) urretxuarrak irabazi zuen. 22 eta 2 nagusitu zitzaion Okiñenari (Oberena). Promesa mailako finalean, Ekhi Irribarria (Lapke) aramarrak 22 eta 12 irabazi zion Amianori (Tolosa). Senior mailak finalean, Mendizabalek (Soraluze) eta Lizeagak (Hernani) 22 eta 11 irabazi zieten Mata (Oberena) eta Elizegiri (Tartaloetxe).