Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Euskadiko lau marka hautsi ditu, 15 urtekoen mailan, asteburuan Irunen jokatu den Gipuzkoako udako txapelketan: tximeleta erako 100 eta 200 metroko probetan eta 200 eta 400 metroko estilo proban.
Bera mailako proba guztiak irabazteaz gain, tximeleta estiloko 200 metroko proban onena izan zen kategoria absolutuan. Tximeleta estiloko 100 metroko proban, berriz, bigarrena izan zen senior mailako Euskadiko errekorra duen Maider Redinen atzetik. 400 metroko estilo proban bigarrena izan zen eta 200 metroko estilo proban hirugarrena.