Urolaren 50. urteurrena dela eta, Gipuzkoako Futbol Federazioak Zumarraga aukeratu du aurtengo batzar nagusia egiteko. Batzarra atzo egin zuten, Zelai Arizti aretoan. Jotxin Iturbe Urolako lehendakariak ongi etorria egin zien Gipuzkoako klubetako ordezkariei eta ondoren luncha egin zuten Casino elkartean. Batzarrean Federazioak aurten urteurrena ospatzen ari diren bost klub omendu zituen: Añorga (100 urte), Tolosa (100 urte), Burumendi (75 urte), Antigua Luberri (25 urte) eta Ikasberri (25 urte).