ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako bertso-kateari heldu dio Edurne Plazaolak, etxeko / buruko garbiketaren inguruko bertsoekin.
- Egilea: Edurne Plazaola
- Gaia: Etxeko / buruko garbiketa
- Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke
Urtean bitan egiten det nik
garbiketa sakonena
Altzarik mo(g)itu dena atera
ta atzera sartu dena
traste(a)k botatzen hasi nahi nuke
izango baita onena
zer bota leiken ta zer ezin den
hortxe hasten da problema
Gauza batzu(e)kin handiegia
da apego sentipenaGeure buruak ere behar du
ondo garbitzen hastea.
Kutxa handi bat topatua det
beldur (e)ta kezkaz betea,
une txarretan indar hartuta
ateratzen den putrea.
Bizitzan ere garrantzitsua
garbiketa egitea,
gauza berriei toki (eg)iteko
sobran dena botatzea.