Larunbatean Santa Isabel eguna dela eta, Zumarragako azoka egun bat aurreratu da: bihar (ostirala) izango da. Trintxeran barrakak kokatu direnez, aste honetan ez da arropa, oinetako, sukaldeko tresneria eta etxerako produktuen posturik izango. Ostirala izanik, postu gutxiago egongo dira, baina baserritar gehienak etortzea espero da.