Nekolaldeko aparkalekuko obra (jende askok Laketeko aparkalekua bezala ezagutua) datorren asteazkenean hasiko da. Hiru hilabeteko iraupena izango dute.
Aparkaleku honek 30 urte baino gehiago ditu eta zorua egoera txarrean dago. Gainera, egun espaloiaren gainean aparkatzea onartzen da.
Aparkaleku berriak 45 autorentzako tokia izango du. Gainera, edukiontziak tokiz aldatuko dira, Grupo Santa Barbara parean dagoen plazatxoa urbanizatuko da eta inguru guztia irisgarria izango da. Aparkalekuak mugikortasun murriztua duten lagunentzako bi toki izango ditu eta baita auto elektrikoen bateriak kargatzeko puntua ere. Horretaz gain, argiteria eta Nekolalde 9, 11 eta 13ra doan bidea eta eguneko zentroaren parekoa txukunduko dira.
Obrak iraun bitartean, udalak behin-behineko aparkalekua egokituko du.
Urretxuko Udalak 2019an jarri zuen martxan proiektua, baina koronabirusa heldu zen eta obra atzeratzea erabaki zuen, pandemiaren ondorioei aurre egin arte. PSE-EEk duela zazpi urte eskatu zuen obra hau egitea eta bere poza azaldu du.
Planoan, aparkaleku berriak izango duen itxura.