Pirinioetako Bidea egitasmoari babesa ematea da helburua
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/07/lazkaoko_festak_2022.jpg)
Urretxu eta Zumarragako Gure Eskuk ez du Pirinioetako Bidean parte hartuko, Santa Isabel egunean delako. Baina zumarragarrek eta urretxuarrek ekitaldiari babesa emateko aukera izango dute. 23:00ak aldera Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak L’estaca eta Gure Eskuren ereserkia joko ditu Iburreta tabernaren kanpoaldean eta bengalak piztuko dira. Herritarrei abesteko eta mugikorraren linterna pizteko eskatu diete.