Urretxuko Udalak 2.000 metro koadro baino gehiagoko lursail bat erosi du Matxinporta ondoko zelaian (herriko irteeran, Azkoitira bidean). Bertan, pump track-a (bizikletan eta monopatinean ibiltzeko zirkuitua) eta parke bat egingo ditu.
Obra urrian hasiko da. Asteazkeneko osoko bilkuran 159.000 euroko kreditu aldaketa bat onartu zen, parkea egiteko.
Osoko bilkuran beste kreditu aldaketa bat ere onartu zen. 320.000 eurokoa, hain zuren ere. Diru hori ere soberakinetik hartuko da.
Diru horrekin, Urretxuko Udalak 20.000 metro koadro inguruko lursail bat erosiko du Santa Barbaran (100.000 euro), Iturbe Beheko baserriaren azpiko lursailean plaka fotovoltaiko parke bat egiteko lehen pausoak emango ditu (40.000 euro), lorezaintza zerbitzua hobetuko du (95.000 euro), kultur ekitaldi gehiago antolatuko ditu (35.000 euro) eta urte osoan zehar antolatzen diren jaietara eta kontzertuetara diru gehiago bideratuko du (50.000 euro).
Beheko argazkian, Legazpiko pump-track pista.