Gure Eskuk eta ANCk antolatutako Pirinioetako Bidea ekimena babesteko ekitaldia egin zuten atzo Urretxu-Zumarragan, kantuz eta festa giroan.
Gurr Eskuk eta ANCk deituta, Pirinioetako Bidea argiztatzeko ekintza ikusgarria egin zuten atzo milaka lagunek, 300 tontor argiztatua. Santa Isabel eguna izanda, Urretxu eta Zumarragako Gure Eskuko kideek herrian bertan egin zuten ekimena babesteko ekitaldia, atzo. Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak L’estaca eta Gure Eskuren ereserkia jo zituen, Iburreta tabernaren kanpoaldean. Bengalak piztu zituzten eta hainbat herritarrek linternen argiekin lagundu zieten.